Leccinellum pseudoscabrum

Herri izena

  • Euskeraz: Xarma-onddoa
  • Gazteleraz: Boleto áspero

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Leccinellum
  • Espeziea: pseudoscabrum
  • Egilea: (Kallenb.) Mikšík 2017
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-15 cm-ko Ø-ko txapela, lehendabizi hemisferikoa eta amaieran ganbil-zabaldua, gris-arre iluna eta arre belzkara umotzean. Kutikula pikorduna edo zimurra, apur bat lirdingatsua giro hezean, zahartzean pitzatu ohi da.
Hodiak: itsaskorrak, zuri horixkak gaztetan eta gris ilunak umotzean. Poro txikiak, biribilak edo angeludunak eta hodien kolore berekoak.
Hanka: 10-15 x 1-3 cm-koa, zilindrikoa, loditua oinaldean, zuri grisaxka, luzeka lerrokatutako pikortatze ilunez estalia hondo zurixkaren gainean.
Mamia: txapelekoa biguna eta hankakoa haritsua, zuria ebakitzean, baina berehala aldatzen dena arrosa gorrixkara hasieran eta gris-morera ondoren. Usain eta zapore atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan tabako kolorekoak, fusiformeak, leunak, gutuladunak, 12-17 x 4,5-5,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, Fagus eta Carpinusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum

Microscopiak / Mikrofitxak

Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum
Leccinellum pseudoscabrum

Bilketen mapa