Hygrocybe flavipes

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hygrocybe
  • Espeziea: flavipes
  • Egilea: (Britzelm.) Bon 1984
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: txapel lirdingatsua, 2-5 cm-ko Ø-koa, hasieran ganbila, gero lautua eta zapaldua, gris-arre-morea, gris-arrosara zurbiltzen dena. Ertz laua.
Orriak: dekurrenteak, pixka bat kakotuak, bananduak, gris-more zurbilak edo gris-arrosa zurbilak.
Hanka: zilindrikoa, 2-5 x 0,5-0,8 cm-koa, estutua oinaldean, zurixka goialdean eta horia oinean.
Mamia: zurixkatik grisera, usain eta zapore arina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5-8 x 5-6 µm-koak.
Habitat: udazkeneko espeziea, urria, soro eta larreetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hygrocybe flavipes
Hygrocybe flavipes
Hygrocybe flavipes
Hygrocybe flavipes

Bilketen mapa