Hygrocybe citrinovirens

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hygrocybe
  • Espeziea: citrinovirens
  • Egilea: (J.E. Lange) Jul. Schäff. 1947
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-5 cm-ko Ø-ko txapela, konikoa eta kanpai formakoa. Kutikula lehorra, haritsua, hori berdexka.
Orriak: itsaskorrak, sabeldunak, meheak, desberdinak, hori argiak, zahartzean zuriak. Ertz horzduna.
Hanka: 6-10 x 0,6-0,8 cm-koa, laua, hertsatua eta ildoduna, hutsa, txapelaren kolore berekoa edo apur bat zurbilagoa, glauko-zuria oinaldean.
Mamia: mehea, zuria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 7-10 x 4,5-5,5 µm-koak.
Habitat: udazkenean soro eta larreetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hygrocybe citrinovirens
Hygrocybe citrinovirens
Hygrocybe citrinovirens

Bilketen mapa