Laccaria bicolor
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Laccaria
- Espeziea: bicolor
- Egilea: (Maire) P.D. Orton 1960
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-7 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbiletik hemisferikora, gero lautua eta zilbor txikikoa. Ertz kizkurra. Kutikula apur bat ezkataduna edo pikorduna, higrofanoa, kanela-okretik arrosa okrekarara, tonu more apalez.
Orriak: zabalak eta lodiak, tartekatuak, adnatuak edo apur bat dekurrenteak, arrosa grisaxkak edo morez orbanduak.
Hanka: 4-10 x 0,4-1 cm-koa, zilindrikoa, apur bat loditua behealdean, haritsua, txapelaren kolore berekoa, oinean izan ezik. Mizelioaren hondar moreak ditu.
Mamia: mehea, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formakoak, arantzadunak, hialinoak, gutuladunak, 7-9 x 5,5-7 µm-koak.
Jateko balioa: ez da jangarria.