Clitocybe nebularis

Herri izena

  • Euskeraz: Ilarraka
  • Gazteleraz: Pardilla

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Clitocybe
  • Espeziea: nebularis
  • Egilea: (Batsch) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 5-18 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero zabaldua, apur bat titiduna, sasizapaldua, gaztetan bildua, beix grisaxka edo arre grisaxka kolorekoa, ilunagoa erdialdean. Kutikula laua, distiratsua, erraz bereizten dena.
apur bat dekurrenteak, estutuak, desberdinak, txapeletik erraz bereiztekoak, krema zurbiletik gris horixkara.
Hanka: 6-12 x 1,5-4 cm-koa, irmoa, haritsua, sasierraboilduna, txapelaren kolore berekoa edo zurbilagoa, krema horixka kolorez orbandua.
Mamia: zuria, irmoa, berezko usain sarkor samarrekoa. Zapore gozoa.
Mikroskopia: espora zuri horixkak piloan, eliptikoak, leunak, hialinoak, 6-7,5 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta eta ugaria udan zein udazkenean koniferoen eta hostozabalen azpian. Talde handitan ateratzen da, zirkuluak eratuz.
Jateko balioa: jangarria ongi presatuz gero. Gordinik toxikoa da eta pertsona batzuei kalte egiten die.

Argazkiak

Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis

Microscopiak / Mikrofitxak

Clitocybe nebularis
Clitocybe nebularis

Bilketen mapa