Tricholoma sejunctum

Herri izena

  • Euskeraz: Ziza berde-beltza
  • Gazteleraz: Tricoloma amarillo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tricholoma
  • Espeziea: sejunctum
  • Egilea: (Sowerby) Quél. 1872
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-12 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero laua, titiduna, limoi-horia, gehienetan oliba-arre koloreko lerro erradialak dituena. Kutikula lirdingatsua, distiratsua, iluna erdian eta horixka ertz inguruan.
Orriak: askeak, zurixkak edo apur bat horixkak.
Hanka: zuria edo horiz tindatua, betea, zilindrikoa, mehetua oinaldean.
Mamia: irin zaharminduaren usaina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5-8 x 4,5-6 µm-koak.
Habitat: udazkenean koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Tricholoma sejunctum
Tricholoma sejunctum
Tricholoma sejunctum
Tricholoma sejunctum

Microscopiak / Mikrofitxak

Tricholoma sejunctum
Tricholoma sejunctum
Tricholoma sejunctum

Bilketen mapa