Strobilurus tenacellus

Herri izena

  • Euskeraz: Pinotxa-kolibia mina
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Strobilurus
  • Espeziea: tenacellus
  • Egilea: (Pers.) Singer 1962
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 0,5-3 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran hemisferikoa edo ganbila, amaieran zabaldua eta oso titi txikiarekin. Kutikula laua, matea, labainkorra giro hezean, arre gorrixka iluna eta okre arrexka lehortzean, argiagoa ertzean eta erdialdean.
Orriak: zurixkatik krema argira, adnatuak, meheak, tartekatuak.
Hanka: 3-8 x 0,1-0,3 cm-koa, zilindrikoa, zuria orrien azpian eta okre horixka gainerakoan. Amaieran sustrai bihurri eta iletsua du, lurperatutako pinuaren konoarekin bat egin arte luzatzen dena.
Mamia: urria, zaila, elastikoa, zuria. Zapore garratza eta usaingabea.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, 4,5-7 x 2-3 µm-koak.
Habitat: udaberriko espezie ugaria, pinu mota askoren pinaburu lurperatuetan ateratzen da; batik bat, Pinus sylvestrisenetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus

Microscopiak / Mikrofitxak

Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus
Strobilurus tenacellus

Bilketen mapa