Mycena abramsii
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Mycena
- Espeziea: abramsii
- Egilea: (Murrill) Murrill 1916
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 1-3,5 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran kanpai edo esferaerdi formakoa, gero lau-ganbila, apur bat titiduna. Kutikula higrofanoa, gris arrexkatik arre grisaxkara. Ertz argiagoa eta gardentasunez ildaskatua.
Orriak: adnatuak, barne zainak dituztenak, zurixkak, batzuetan isla grisaxkekin.
Hanka: 3-6 x 0,2-0,5 cm-koa, zilindrikoa, hauskorra, hutsa, laua, distiratsua, zurixkatik gris argira, oin ilunagoa eta ilaun zurixka batez estalia.
Mamia: urria, zuri grisaxka, zapore gozoa eta errefau usain apala. Apurtzean latex urtsua isurtzen du.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, zilindrikotik eliptikora, leunak, hialinoak, gutuladunak, 7,5-11 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udaberritik udara hostozabalen egur hondarretan eta orbelean, isolatua edo talde txikitan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.