Entoloma vernum

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Entoloma primaveral

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Entoloma
  • Espeziea: vernum
  • Egilea: S. Lundell 1937
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa, gero kanpai formakoa eta ganbila, ertz inkurbatua, titi nabarmena duena. Kutikula higrofanoa, matea, zetakara, arre iluna oliba koloreko tonuekin, gris iluna izateraino giro hezean, zurbilagoa lehortzean.
Orriak: itsaskorrak, orritxoez tartekatuak, hasieran zurixkak, gero arre grisaxkak eta amaieran arre gorrixkak.
Hanka: zilindrikoa edo apur bat zapaldua, 4-8 x 0,4-0,8 cm-koa, oinean loditua, txapelaren kolore berekoa. Azala luzetarako haritsuez apainduta dago. Oina ilupa zuri batez estalita egon ohi da.
Mamia: mehea, haritsua, arre-beix kolorekoa giro lehorrean eta gris-arre iluna oso bustita dagoenean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora piloan arre gorrixkak, poligonalak, 5-7 angelurekin, gutuladunak, 9-11,5 x 7-9 µm-koak.
Habitat: urria, udaberrian larreetan eta basoko soilguneetan, zuhaixka eta basalandareen artean.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum

Microscopiak / Mikrofitxak

Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum
Entoloma vernum

Bilketen mapa