Entoloma sinuatum

Herri izena

  • Euskeraz: Azpiarrosa maltzurra
  • Gazteleraz: La engañosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Entoloma
  • Espeziea: sinuatum
  • Egilea: (Bull. ex Pers.) P. Kumm. 1871
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 6-14 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik lautura, titiduna erdialdean. Ertz bihurria, inkurbatua gaztetan. Kutikula lehorra, zuri horixka edo perla-grisa.
Orriak: gutxi estutuak, maxurratuak, krema horixkatik izokin-arrosara esporak umotzean.
Hanka: zilindrikoa, sendoa, lodia oinaldean, krema-zuria, zahartzean horitzen edo iluntzen dena.
Mamia: trinkoa, irin freskoaren usaina eta zaporea.
Mikroskopia: esporak bihurriak, 5-6 aldekoak, 8,5-11 x 7-10 µm-koak.
Habitat: hostozabalen azpian, Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum
Entoloma sinuatum

Microscopiak / Mikrofitxak

Entoloma sinuatum

Bilketen mapa