Amanita gemmata
Herri izena
- Euskeraz: Lanperna horia
- Gazteleraz: Amanita junquillea
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: gemmata
- Egilea: (Fr.) Bertill. 1866
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Basidioma:5-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferiokotik ganbil-laura, zenbaitetan bolbaren hondar zuriak dituena, horia edo hori okrekara. Ertz ildoduna. Kutikula bereizgarria eta ezko itxurakoa.
Orriak: zuriak, askeak, gutxi estutuak. Ertz irintsua.
Hanka: 4-11 x 0,8x2 cm-koa, zuri horixka, zilindrikoa, erraboilduna eta azal haritsukoa. Eraztun minzkara, hauskorra eta oso igarokorra, zenbaitetan ez dago. Bolba zuriak lepoko bat eratzen du erreboilaren gainetik.
Mamia: zuria, limoi kolorekoa kutikularen azpian. Zapore gozoa eta usain hautermanezina.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formakoak, leunak, hialinoak, 9-12 x 7-8,5 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udaberrian eta udazkenea, hostozabalen eta koniferoen basoetan ateratzen da.
Jateko balioa: toxikotzat jo beharreko espeziea. Dirudienez hainbat barietate daude eta horien artetik batzuk toxikoak dira eta beste batzuk jan daitezke. Badaezpada, ez jatea gomendatzen da.