Amanita eliae
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: eliae
- Egilea: Quél. 1872
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 4-8 cm-ko Ø-ko txapela, haragitsua, ganbila edo kanpai formakoa, gero lautua, titiduna erdialdean. Beix-arrosa koloreko kutikula, xafla erorkor moduan jarritako errezel hondakin edo haritsu zurixkak edo apur bat okrekarak dituena. Ertz ildoduna.
Orriak: askeak, lodiak, zurixkak okre-arrosa koloreko isla batzuekin. Ertz kotoikara.
Hanka: sakon lurperatuta, 10-20 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa edo apur bat zabaldua bhealdean, bolbaren hondarrez estalia. Eraztun erorkorra, goialdean zurixka eta okre arrosakara azpialdean, batzuetara haren hondarrak baino ez dira ikusten.
Mamia: okre arrosakara txapelaren kutikularen azpian, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, hialinoak, 9,5-13 x 6,5-8 µm-koak. Espora jalkin zuria.
Habitat: udaberriko espeziea, urria, hostozabalen basoetan ateratzen da batez ere.
Jateko balioa: ezezaguna, toxikoa izan daiteke.