Amanita phalloides
Herri izena
- Euskeraz: Hiltzaile berdea
- Gazteleraz: Cicuta verde
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Amanita
- Espeziea: phalloides
- Egilea: (Fr.) Link 1833
- Jangarritasuna: Pozoitsu hilkorra/Venenosa mortal
Deskribapen testua
Basidioma: 5-12 cm-ko Ø txapela, hemisferikoa, gero ganbil-laua, zenbaitetan zapaldua, berde horixkatik oliba-berdera, ilunagoa erdialdean. Ertz laua. Kutikula zetakara, bereizgarria. haritsu erradial ilunagoak eta behin edo beste bolbaren hondarrak dituena.
Orriak: askeak, zuriak eta batzuetan isla berdexkekin.
Hanka: 6-15 x 1-2,5 cm-koa, estutua goialdean, erraboilduna, zurixka edo hori berdexkaz zonatua. Eraztun zintzilikatua eta zurixka. Bolba minzkara.
Mamia: zuria, hauskorra, harroa erraboilean. Usain arina gaztetan eta amaieran txarra. Zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, amiloideak, elipsoidalak, leunak, hialinoak, 8-10,5 x 7-8,5 µm-koak.
Habitat: arrunta eta ugaria, udan eta udazkenean ateratzen da konifero eta hostozabalaen azpian, Fagus eta Quercus batik bat.
Jateko balioa: espezie erabat hilgarria. Gaur egungo tratamenduak oso eraginkorrak dira garaiz aplikatzen badira. Hartara, pozoituz gero, oso garrantzitsua da ospitale batera joatea ahal bezain laster.