Agaricus bitorquis

Herri izena

  • Euskeraz: Azpibeltz eraztunbikoa
  • Gazteleraz: Agárico bianillado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: bitorquis
  • Egilea: (Quél.) Sacc. 1887
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 4-10 cm-ko Ø-ko txapela, haragitsua, hasieran hemisferikoa, lautua erdian eta inbolutua ertzean, gero ganbila eta laua. Kolore zuria, krema-zuria edo zuri okrekara argia.
Orriak: askeak, arrosa zurbilak, arrosa zikinak eta amaieran arre ilunak. Ertz antzua eta zurixka.
Hanka: 4-10 x 1-3 cm-koa, zuria, betea, hasieran apur bat loditua erdian, gero zilindrikoa. Ezkata batzuk ditu muturrean. Bi gune mugatzen dituen sasibolba batek eratutako eraztuna, handitu ahala urratzen dena.
Mamia: trinkoa, nahiko erraz hertsatzen da txapelaren azaleran. Arrosa kolorekoa, laranjatua ebakitzean eta denbora pasa ahala grisaxka. Zapore gozoa eta usain atsegina hasieran, aski sarkorra.
Mikroskopia: basidioak eskuarki tetrasporikoak, oso noizean behin bisporikoak, (25)30-35 x 8-9 µm-koak, espora elipsoidalak edo sasiglobo formakoak, leunak, gehienetan gutula bakarrekoak, 5-7 x 4,5-6 µm-koak.
Habitat: urria, udaberritik udazkenera ateratzen da bide eta errepide ertzetan.
Jateko balioa: jangarri ona gaztetan.

Argazkiak

Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis
Agaricus bitorquis

Bilketen mapa