Agaricus bernardii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: bernardii
  • Egilea: (Quél.) Sacc. 1887
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 5-12 cm diametrokoa, mamitsua, trinkoa da baina gainazala zanpatzeko modukoa du, ganbila, zenbaitetan kamuts samarra edo ganbila, erdialdea beheratua, kolorez zuri zikina, gris-okrea, distiratsua, txapel-azal leuna edo hari finez osatua, zenbaitetan ondo markatutako ezkata zabaletan urratua edo hobiskaren batekin. Hondoa arrosa-ardo kolorekoa da, ertza hasiera batean barnera kiribildua, txapel-azala txapela bera baino handiagoa eta ertza ildaskatu samarra barruko aldetik.
Orriak: orri fin eta estuez osatua, hasieran gris-arrosak, gero marroi-arrosak eta zahartzean marroi ilunak, ertz antzua kolorez zurixka.
Hanka: 5-8 x 1,5-2,5 cm-koa, sabeldun samarra, batzuetan okerra, oinarri mehetua, ia sustrai-antzekoa, kolorez zuri zikina eta zuri-okrea, leuna edo eraztunaren hondakin pikaturen bat goiko partean. Zorro-formako eraztuna, aski handia, zenbaitetan beherantz itzulia eta ertza aski mailatua eta ildaskatua goiko aurpegian, heltzean zehar orriek ukitzen dutelako.
Mamia: trinkoa, txapelaren gainazala aski biguna da eta zanpatu daiteke, ebakitzean oso kolore arrosa du karpoforo osoan, edo purpura-ardo kolorearen isla du. Usain ez atsegina dario, usain sarkorra dute ale gazteek, gero ur uherren usaina edo kiratsa darie, ez ordea arrain usaina. Schaefferren erreakzioa, negatiboa.
Mikroskopia: esporak, marroi ilunak espora-jalkinean, ia globo-formakoak eta gutula handi batekin, 5,5-7,5 x 5-6 μm-koak. Basidioak borra-formakoak, tetrasporikoak, bisporiko baten bat, isolatua, 28-35 x 8-10 μm-koak. Keilozistidioak oso dira ugari, 30-55 x 8-16 μm-koak, fusiformeak, borra-formakoak, ia zilindriko burudunak, gehienetan era irregularrean adarkatuak, gehienak gardenak, zenbaitetan gris batzuk.
Habitat: oso espezie urria da Penintsulan, eta parke eta lorategietako zoru soiletan, hostozabaletatik hurbil eta batez ere konifera basoetan, Cupressus eta Cedrus espezien azpialdean, hazten da.
Jateko balioa: Balio gabea.

Argazkiak

Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii
Agaricus bernardii

Bilketen mapa