Agaricus gennadii

Herri izena

  • Euskeraz: Gennadiiren azpibeltza
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: gennadii
  • Egilea: (Chatin & Boud.) P.D. Orton 1960
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 4-7 cm diametrokoa, ganbila, gero ganbil ia laua, oso gutxitan erdialdean beheratua, oso mamitsua, trinkoa, zurixka edo krema-okre kolorekoa erdialdean, leuna, gainazalean artekaren bat izan dezake isolaturik, baita poligono-formako ezkatak ere, txapel-azala txapela bera baino handiagoa, "S" formako ertzarekin errezela orokorretik bereizteko unean.
Orriak: orriz osatua, orri finak, elkarri itsatsiak, aski meharrak, hasiera batean arrosa-haragi kolorekoak eta heltzean marroi-txokolate kolorekoak, ertz antzu argiagoarekin.
Hanka: 3-7 x 0,8-2,5 cm-koa, zilindrikoa edo loditu samarra muturrean, sarri askotan puntan amaitua, kolorez zurixka edo zuri grisaxka, kolore bereko ezkatekin eta apur batean zentrokideak eta muturrari begira. Eraztuna: errezel orokorrak mintzezko sasi-bolba bat eratzen du ale helduen oinaren behe-herenean, karpoforoari Amanita espeziearen halako itxura ematen diona.
Mamia: ia zuria, trinkoa, oinaren eta txapelaren elkargunean okre-arrosa ukitu arina duena, lehortu ahalean tonu grisaxkak hartzen dituena. Usain bizia, ez-atsegina, batez ere ale helduetan, urdaiazpikoa eta gazta batera frijituari darion usaina, pixaren antzeko usaina.
Mikroskopia: esporak marroi iluna espora-jalkinean, eliptiko zabalak eta gutula batekin edo gehiagorekin, 7-9,5(11) x 5,5-7(7,5) μm-koak. Basidioak eskuarki tetrasporikoak, baten bat bisporikoa, borra-formakoak, 20-40 x 8-10 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira baina zail ikusten, basidioide-motakoak, 20-25 x 6-10 μm-koak.
Habitat: eskuarki Cupressus eta Eucaliptus zuhaitzen azpialdean hazten dira.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus gennadii
Agaricus gennadii
Agaricus gennadii
Agaricus gennadii
Agaricus gennadii
Agaricus gennadii

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus gennadii

Bilketen mapa