Agaricus benesii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: benesii
  • Egilea: (Pilát) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 6-18 cm diametrokoa, hasieran globo-formakoa, mamitsua, gero ganbila, hasieran zuria, ezkata txikiak tente, ertzen aldean grisaxkak, gero zuria eta ezkatak okre-grisaxkak. Ale helduetan batzuetan ezkatak handiak izaten dira eta txapelaren azala arrailtzen dute.
Orriak: ale gazteetan fin eta mehar samarrak, arrosa argiak eta ertz antzua argiagoa, marroi iluna ale zaharretan.
Hanka: 6-10 x 1-2 (3,2) cm-koa, hasieran borra-formakoa edo, gero zilindriko samarra, kofaduna, baina mamia trinkoagoa, zurixka, eraztunaren azpian goiko erdialdean ia leuna eta ezkata txiki eta tenteak, arre-grisaxkak, beheko erdialdean. Eraztuna goialdean, bikoitza eta lodia, azpiko geruza gurpil horztunaren itxurakoa, hortz zabal eta lodiekin.
Mamia: ebakitzean kolore gorrixka edo laranja-gorrixka ederra du, oso agerikoa beti, usain azido samarra, fruta usain antzekoa ale gazteetan, usain fungiko bizia oso ale helduetan.
Mikroskopia: esporak eliptikoak edo luzanga samarrak, 5-7(8) x 3,5-4,5 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, 20-32 x 6-8 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, borra estu samarraren formakoak edo bi edo hiru artikulaziorekin, (10)15- 25(45) x 6-10(14) μm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean sortzen da hala belardi eta larreetan nola konifera basoetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus benesii
Agaricus benesii
Agaricus benesii
Agaricus benesii
Agaricus benesii
Agaricus benesii

Bilketen mapa