Agaricus altipes
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: altipes
- Egilea: (F.H. Møller) F.H. Møller 1951
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Txapela: 6-11 cm diametrokoa, aski mamitsua, hasieran esferaerdi-formakoa edo trapezoide-itxurakoa, gero ganbila edo ganbil-laua, txapel-azala txapela bera baino handiagoa, ertzean errezel hondakinak, haritsua eta zeta-antzekoa, zurixka, pixka bat horitu egiten da ukitzean eta heltzean, eta zahartzean haragi kolorea eta malba-arrosa kolorea, batez ere erdialdean.
Orriak: orriak oinetik berex, orri finak, estu samarrak, hasieran gris-arrosa argiak, gero arrosak eta zahartzean marroi ilunak, ukitu arrosa-gorrixkekin, kolore bereko ertz emankorra.
Hanka: 6-12 x 1,4-2,5 cm-koa, eskuarki txapelaren diametroa baino pixka bat luzeagoa, ia zilindrikoa, oinarrian lodi edo erraboildun samarra, kofaduna, zenbaitetan gainazal mailatua edo kolpatua, zuria, arrosa erpinean, pixka bat horitu egiten da ukitzean eta oinarrian gorri-laranja koloreak nagusitzen dira. Zuntzeska finek edo muturrera begira dauden ezkata txiki haritsuek estaltzen dute eraztuneraino. Eraztuna oro har mintzezkoa da, bakuna, batzuetan ageri ere ez da egiten, zenbaitetan sendoago ager liteke eta ertza gurpil horztunaren itxuran.
Mamia: zuria edo arina eta azalean arrosa erpin aldera, ebakitzean, batez ere oinean eta lehortzen den heinean, gorri-laranja kolorea hartzen du eta gero marroi-laranja. Anis lurrin usain arina, ez beti ordea, gero "botika" usain konplexu eta berezkoa dario. Schaefferren erreakzioa: oro har negatiboa edo berantiarra, zenbaitetan positiboa izan daiteke.
Mikroskopia: esporak marroi iluna espora-jalkinean, eliptikoak eta eliptiko/arrautza-formakoak, batzuk lerroak sabelaldean eta bizkarraldean, (6)6,2-7,5 x 4-4,2 (4,5) μm-koak. Basidioak kali-formakoak, tetrasporikoak, 21-26x7-9 μm-koak. Keilozistidioak ez da horrelakorik ageri.
Habitat: konifero-basoetan (inoiz baso mistoetan ere jaso izan dugu) Martxoa eta Uztaila bitartean.
Jateko balioa: jangarria.