Agaricus lanipes

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: lanipes
  • Egilea: (F.H. Møller & Jul. Schäff.) Singer 1951
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 5-12 cm diametrokoa, hasieran hemiesferikoa, gero ganbil-laua, sarritan erdialdea pixka bat beheratua eta titiduna, ezkata haritsuez eta artile-antzeko zuntzeskez estalia, kolorez marroi-arrea, marroi-okrea eta marroi-grisaxka, erdialdea marroi-okre uniformea.
Orriak: orriak oinetik berex, finak eta zabalak, hasieran zurixkak eta arrosak, gero arrosa-haragi kolorekoak, zahartzean marroi ilunak, ertz antzu argiagoarekin.
Hanka: 5-8(10) x 1,5-3 cm-koa, txapelaren diametroa baino motzagoa, zilindriko loditua oinarrian eta borra edo mazo-formakoa, kofaduna, kolore horixkako errizomorfo batekin edo birekin, zuria eta ukitzean arre kolore arina hartzen duten zuntzeska finez estalia. Oinaren oinarrian mintz hondakinak ageri dira 2 edo 3 tokitan, eta anis usain fina dario, batzuetan aditzen ere ez dena. Mintzezko eraztuna, goialdean, aski handia, tolestua goiko aurpegian eta zuntzeska edo ezkata zurixka eta marroi-arreak beheko aurpegian.
Mamia: zuria edo arrosa samarra, gorri-arrosa, batez ere oinaren goiko aldean eta txapelean. Usain bizi eta konplexu samarra, oinean anis usaina, ia aditzen ere ez dena Schaefferren erreakzioa, negatiboa karpoforo osoan, horitu egiten den oinaren aldean izan ezik, alde horretan erreakzioa positiboa baita argi eta garbi.
Mikroskopia: esporak marroi iluna espora-jalkinean, eliptikoak, (5,5)6-7,5(8,5) x 4-4,5(5) μm-koak, eskuarki gutula bat, bi edo hirurekin. Basidioak tetrasporikoak, borra-formakoak, 20-26 x 5,5-7 μm-koak, ale batzuetan 27-32 x 7-9 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira eta forma askotakoak, batez ere borra-formakoak edo borra zabalaren formakoak, ia globo-formakoak, esfera-pedunkulatuak, trenkada modukoak, gutxi batzuk botila-formakoak, 18-35(50) x 8-15(20) μm-koak.
Habitat: uda-udazkeneko espeziea, Pseudotsuga menziesii eta Quercus espezien azpialdean aurkitzen dena.
Jateko balioa: baliogabea.

Argazkiak

Agaricus lanipes
Agaricus lanipes
Agaricus lanipes
Agaricus lanipes
Agaricus lanipes
Agaricus lanipes

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus lanipes
Agaricus lanipes
Agaricus lanipes

Bilketen mapa