Agaricus fuscofibrillosus

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Champiñón con fibrillas marrones

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: fuscofibrillosus
  • Egilea: (F.H. Møller) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: neurri ertainekoa, 4-9 cm bitartekoa, hasieran esferaerdi-formakoa edo, gero ganbila, zenbaitetan pixka bat titiduna, ez oso mamitsua, gutxi gora-behera cm bateko lodierarekin, hurraren kolorea gainazal osoan, erdialdean ilunagoa, zuntzeska marroi eta arre ilun samarrez estalia, edozein kasutan ondo bereizten den ezkatarik gabe.
Orriak: orriak oinetik berex, txapelaren mamiaren lodiera beretsuko zabalerarekin, hasieran arrosa argiak, gero marroi ilunak, ertz antzu argiagoa. Arrosa-odol kolorea hartzen du ukitzean.
Hanka: gutxi gora-behera 6-8 x 1-1,5 cm-koa, kofaduna, zilindrikoa, zurixka, ukitzean odol-arre kolorekoa, geroago hur ilunaren kolorekoa. Eraztuna goialdean, mintzezkoa, hauskor samarra, estua, zurixka, puntara luzatzen den ertza txapela itxita dagoen artean.
Mamia: arrosa-gorrimina ebakiak egitean, bereziki oinean eta txapelaren erdian. Ez du usainik botatzen. Schaefferren erreakzioa, negatiboa.
Mikroskopia: esporak marroi iluna espora-jalkinean, eliptikoak eta arrautza-formakoak, gutuladunak, 5-7(8) x 3,5-4,5 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, ikusitakoak 18-25 x 5,5-7 μm-koak. Keilozistidioak ugari dira, globo-formakoak, borra zabalaren formakoak, esfera pedunkulatuak, ikusitakoak 15-35(40) x 8-15(27) μm-koak.
Habitat: harizti eta baso mistoen soilgunetan (inoiz pagadi inguruan ere).
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus fuscofibrillosus
Agaricus fuscofibrillosus
Agaricus fuscofibrillosus
Agaricus fuscofibrillosus
Agaricus fuscofibrillosus

Bilketen mapa