Agaricus moellerianus

Herri izena

  • Euskeraz: Barrengorri kofaduna
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: moellerianus
  • Egilea: Bon 1985
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: neurri askotakoak, eskuarki (3)5-8(12) cm-koa, mamitsua, hasieran errezela batez estalia, ale hauei Lycoperdon espeziearen itxura ematen diena, gero ganbila eta zahartzean ganbil-laua. Kolorez zuria, haritsua eta zeta-antzekoa, leuna, batzuetan ezkata zabal poligonalekin, arrakalatuak erdiko alderantz, kolorez horixkak. Igurztean hori-limoi koloreak hartzen ditu txapel-azalak, batez ere ale gazteetan, eta anis usain fin eta ebaneszentea dario. Ertza bera baino handiagoa da txapel-azala da eta barruko aldetik apur batean ildaskaturik dago orriak ukitzen dituelako.
Orriak: orriak oinetik berex, mamiaren lodieraren aldera estuak, hasieran kolorez zuri arrosa arreak, gero arrosa bizia eta zahartzean marroi-beltzaxka, kolore bereko ertz emankorra.
Hanka: 4-8(10) x 1-2,2 cm-koa, zilindrikoa edo oinarri loditu samarra, batzuetan fusiforme samarra, barruko aldetik kofaduna, sarri askotan triangelu-formako kofadunak muturrean, eraztunaren azpian apur batean zonatua ezkataduna, Hebeloma sinapizans espeziearen antzekoa, matazatua eta ezkataduna edo ezkata txikiekin bere gainean, horrelakorik ia ez dagoela, oso noizean behin baizik ageri ez duela, kortina-formakoa karpoforoa irekitzen ari denean.
Mamia: lodia, zuria edo zuri-arrosa samarra oina eta txapela elkartzen diren gunean, ez da horitzen, ia ez du usainik, edo anis usain fin ebaneszentea dario. Schaefferren erreakzioa, negatiboa, nahiz eta une batzuk geroago laranja arina nagusitu daitekeen ukitzean horitzen den txapel-azalaren aldean.
Mikroskopia: espora marroiak espora-jalkinean, eliptikoak eta eliptiko/arrautza-formakoak, eskuarki gutula bat edo birekin. (5,5)6-7,5(8) x (4)4,5-5,5 μm-koak. Basidioak borra-formakoak, batzuetan pixka bat titidunak, neurri askotakoak, aleen arabera. 22-35 x 6-10(12) μm-koak. Keilozistidioak, ez da horrelakorik ageri, kolore bereko orri-ertza, ertz emankorra.
Habitat: taldeka belardi irekietan, konifero azpian (Cupressus, Pinus, Picea) eta hostozabaletan (Acer, Populus, Fraxinus, Quercus, Robinia). Dunetan ere ikusi izan dugu.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus
Agaricus moellerianus

Bilketen mapa