Agaricus sylvicola

Herri izena

  • Euskeraz: Anis azpibeltza
  • Gazteleraz: Champiñón anisado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: sylvicola
  • Egilea: (Vittad.) Peck 1872
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 5-10 cm-koa, ez oso mamitsua, gaztetan esferaerdi ia ezkila-formakoa, gero ganbil-laua, koniko kamutsa eta ia titiduna, leuna, hasieran zuri-horixka eta geroago hori-okre kolorekoa.
Orriak: orri ez oso zabalez osatua, hasieran zuri-grisaxkak, gero gris-arrosak eta zahartzean marroi ilun samarra.
Hanka: luze samarra, 10-12 x 1-2 cm-koa, batzuetan oinarrian loditua edo erraboilduna, leuna, kolore zuri-horixka eta hori-okre samarra. Eraztuna goialdean, handia, zuntzezkoa, ertza lodi samarra eta batzuetan gurpil-formako ezkata batzuk, baina ez oso zehatzak.
Mamia: hasieran ia zuria, gero horixka eta hori-gorrixka, zapore atsegina, anis usaina biltzerakoan eta anis-almendra usaina igurzterakoan. Schaefferren erreakzioa positiboa argi eta garbi.
Mikroskopia: esporak, eliptikoak, apikulu luzexka, 5,5-7 x 3,5-4,5 μm-koa.
Basidioak, tetrasporikoak, 20-22 x 5-6 μm ingurukoak. Keilozistidioak, eliptikoak, arrautza-formakoak, globo-formakoak, 12-25 x 10-20 μm-koak.
Habitat: espezie hau nahikoa arrunta da eta udan eta udazkenean ateratzen da hala konifera eta hostozabal basoetan nola bitariko basoetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola
Agaricus sylvicola

Bilketen mapa