Agaricus abruptibulbus
Herri izena
- Euskeraz:
- Gazteleraz: Champiñón anisado de pie bulboso
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: abruptibulbus
- Egilea: Peck 1905
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Txapela: 5-10(12) cm-koa, zuria, zeta-antzekoa eta ia leuna, horitu egiten da ukitzean, ez oso mamitsua, hasieran ezkila-formakoa, gero ganbila eta ganbil-laua.
Orriak: orriak oinetik berex, finak eta mehe samarrak, hasieran kolorez argiak, gero gris-arrosak eta zahartzean nabar ilun samarrak, ertz antzu argiagoarekin.
Hanka: 10-12 x 1-2 cm-koa, eskuarki txapelaren diametroa baino apur bat luzeagoa, zeta-antzekoa edo haritsu samarra, kolore berekoa, kofaduna, erraboilduna eta nabari bazterreratua, zenbaitetan 2,5-3 cm-tan beheratua. Eraztuna goialdean, handia eta mintzezkoa, azpialdean gurpil horztun ez oso nabaria, kolorez zuria eta ukitzean horia.
Mamia: zuria edo apur batean haragi kolorekoa oinaren muturraren kanpoko aldean, pixkana-pixkana horitu egiten da eta anis edo almendra usaina dario. Schaefferren erreakzioa; argi eta garbi positiboa.
Mikroskopia: esporak eliptikoak edo eliptiko/arrautza-formakoak, (6)7-8(8,5) x 4-5 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, gutxi gora-behera 22-30 x 6-8 μm-koak. Keilozistidioak batez ere borra zabalaren formakoak, arrautza-formakoak, 15-30(35) x 10-15(20) μm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean hazten da, konifera-basoetan eta baso bitarikoetan.
Jateko balioa: jangarria.