Agaricus litoralis

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: litoralis
  • Egilea: (Wakef. & A. Pearson) Pilát 1951
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: (6)8-15 cm diametrokoa, oso mamitsua, hasiera batean esferaerdi-formakoa, erdialde lauarekin eta ertz angeludun samarra, zahartzean ganbil-laua, ertz barnera kiribildua, luzanga samarra eta eraztun hondakinekin, txapel-azal zurixka, zuri-grisaxka, erdialdean eta okre-grisaxka koloreko ezkatak, zenbaitetan arrosa tonuren batekin. Igurztean edo zahartzean alde batzuetan horitu egiten da. Sakon arrakalatzeko joera duen azala, askotan areolatua edo ezkata lodi zentrokide samarretan urratua.
Orriak: aski orri estuez osatua, ale helduen mamiaren lodieraren erdia gutxi gora-behera, hasieran zurixkak edo arrosa samarrak, gero arrosa-haragi kolorekoak eta zahartzean marroi ilunak. Ale gazteek ertz zurixka dute eta gero kolore bera hartzen dute era irregularrean banaturik, basidioak basidioloekin eta zenbaitetan nekez ikus daitezkeen keilozistidioekin nahasirik ageri baitira.
Hanka: (3)4-7 x 2,3 -3,7 cm-koa, txapelaren aldera motza, betea, hasiera batean sabelduna, zilindrikoa edo loditu samarra ale helduetan, oinarri gutxi gora-behera mehetua eta askotan mizelio-lokarri batez hornitua. Kolorez zuria edo zurixka, oinarri arrea, zenbaitetan okre-arre koloreko ezkata txiki batzuez apaindua. Eraztuna goialdean, bakuna, mintzezkoa eta iraunkorra, goiko aldean leuna, apur batean mailatua eta txapelaren ertzean hondarrak; bereizi behar duenean azaletik hautsi egiten da azpialdeko aurpegian gurpil horztuna eratuz.
Mamia: lodia eta trinkoa, zuria, gorrixka samarra, batez ere oinaren oinarrian, kolore arrosa edo okre-gorrixka hartzen du; oinaren beste aldeak zuriak izan daitezke eta zenbaitetan arrosak, txapela beti zuri. Usain azido samarra darie ale gazteei, gero usain sarkorra eta ez atsegina. Schaefferren erreakzioa eta T14 positiboak dira horitzen diren aldeetan, zenbaitetan bat ere ez edo berandu horitzen ez diren aleetan.
Mikroskopia: espora eliptiko zabalak, gutxi gora-behera 0,8 mikrako mintza, pikor itxurako hainbat gutulez osatuak, gutxi dira gutula bat edo bi dutenak, (6,5)7-8(9) x 5-5,5(6) μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, ikusitakoak 26-38 x 7-9 μm-koak.
Keilozistidioak eskuarki urri dira eta barreiatuta daude edo nekez ikusten dira, ia zilindrikoak dira, 2-3 trenkadarekin, neurriz basidioen antzekoak edo handixeagoak, 30-50 x 6-10 μm-koak, muturreko elementua eta alboetakoak kontuan harturik.
Habitat: eskuarki Udaberrian eta Udazkenean hazten da espezie hau, baina era honetako aleak aurki daitezke baita uda epel eta euritsuetan ere.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus litoralis
Agaricus litoralis
Agaricus litoralis
Agaricus litoralis
Agaricus litoralis
Agaricus litoralis

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus litoralis
Agaricus litoralis
Agaricus litoralis

Bilketen mapa