Agaricus crocodilinus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: crocodilinus
  • Egilea: Murril
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 10-30(40) cm diametrokoa, mamitsua, hasieran esferaerdi-formakoa eta globo-formakoa, ezkatez estalia, zenbaitetan ezkataduna eta arrakalatua, hasieran zuria, ukitzean hori-limoi kolorekoa, zahartzean zuri-okrea eta okre zikina.
Orriak: orriak oinetik berex, hasieran arrosak,gero marroi-ilunak. Ertz antzu argiagoa.
Hanka: 8-16 x 2-5 cm-koa, zuria edo txapelaren kolore berekoa, eskuarki lodia, gutxi gora-behera mintzezkoa, borra-formakoa eta ia fusiformea, oinarria sustrai-itxurakoa edo, oso gutxitan zilindrikoa, kotoi-antzekoa edo ezkataduna oinarri aldean. Eraztuna goialdean, handia eta zabala, kotoi hondakinekin gurpil horztunean, zuria edo okre samarra, gutxi batzuetan mintzezkoa eta zahartzean ezkatez estalia beheko aldean.
Mamia: zuria, oinean hori-gorrixka samarra, oinarritik gora okre-laranja. Hasiera batean almendra garratzaren usaina du, baina ale zaharrei pixa usain ez atsegina darie. Schaefferren erreakzioa zalantzazkoa da batzuetan, eskuarki laranja kolorea hartzen du.
Mikroskopia: esporak handiak beren generoan, eliptikoak, 10-14 x 5,5-7 μm-koak, gutula bat, bi edo hirurekin. Basidioak tetrasporikoak, 30-45 x 8-12 μm-koak. Keilozistidioak borra-formakoak eta arrautza-formakoak, 10-40 x 6-15 μm-koak, hori samarrak.
Habitat: udaberritik udazkena arte hazten da espezie hau. Mendiko soro eta larreetan hazten da, taldetan, belarren artean edo ipuru eta txilarretatik hurbil, kareharrizko zoruetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus
Agaricus crocodilinus

Bilketen mapa