Agaricus huijsmanii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: huijsmanii
  • Egilea: Courtec. 2008
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 2-3(4) cm diametrokoa, esferaerdi-formakoa eta ganbil-laua, zenbaitetan titidun samarra, leuna edo zeta-antzekoa, zurixka, erdialdea okre samarra edo purpura-arrosa. Ukitzean ez da horitzen.
Orriak: orri finez osatua, gutxi gora-behera txapelaren mamiaren zabalerakoa, hasiera batean arrosa argia, gero marroi samarra.
Hanka: fina eta hauskorra, txapelaren diametroa baino apur bat luzeagoa edo berdina 0,3-0,6 cm-koa, zilindrikoa edo oinarri erraboildun samarra, zuria eta horixka oinarria aldean. Eraztuna, bakuna eta fina, erraz puskatzen da eta arrastorik utzi gabe desagertu daiteke.
Mamia: zuria, horitu egiten da baina talde txikiko beste espezietan baino gutxiago. Anis eta almendra usaina, zenbaitetan aditu ere egiten ez dena. Schaefferren erreakzioa; positiboa, laranja, zenbaitetan ez oso agerikoa edo zalantzazkoa.
Mikroskopia: esporak txikiak, biribildutako arrautza-formakoak, 4,5-5,5 x 3-3,5 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, 20-25 x 6-7(8) μm-koak. Keilozistidioak ez dira izaten, oso noizean behin ertz-ileren edo keilozistidio barreiaturen bat ez bada.
Habitat: soro eta larreetan hazten den espeziea, udazkeneko belarren artean.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii
Agaricus huijsmanii

Bilketen mapa