Agaricus lutosus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: lutosus
  • Egilea: (F.H. Møller) F.H. Møller 1952
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 2,5-5 cm-koa, esferaerdi-formakoa eta ganbil-laua, erdialdea sarri askotan zilborduna, ezkata haritsuez estalia, ezkata zentrokideak, kolorez marroi-okreak eta erdialde ilunagoa, ia purpura, ertz zurixka.
Orriak: orriak oinetik berex, zabal samarrak, gris argiak eta gris-arrosak, gero marroi ilun samarrak, ertz antzu argia.
Hanka: 2-4 x 0,5-0,8 cm-koa, zilindrikoa, sarri askotan oinarrian mehetua, kofaduna, zurixka, zeta-antzekoa,ukitzean horitzen dena. Eraztun bakuna, goialdean, oso gutxitan agertzen dena.
Mamia: oinaren oinarrian horixka eta hori-gorrixka, beste aldeetan zurixka, almendren antzeko usaina. Schaefferren erreakzioa, positiboa.
Mikroskopia: esporak, arrautza-formakoak, oso txikiak, 4,5-5 x 3,5-4 μm-koak. Basidioak ikusitakoak tetrasporikoak, 18-22 x 5-7 μm-koak. Jatorrizko diagnosiak basidio tetrasporikoak eta batzuk bisporikoak jasotzen ditu. Keilozistidioak borra-formakoak eta borra zabalaren formakoak, batzuk era irregularrean, fusiformeak, 20-25 x 6-15 μm-koak.
Habitat: udazkenean hazten da larre eta belardietan.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus lutosus
Agaricus lutosus
Agaricus lutosus
Agaricus lutosus
Agaricus lutosus
Agaricus lutosus
Agaricus lutosus

Bilketen mapa