Agaricus luteomaculatus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: luteomaculatus
  • Egilea: (F.H. Møller) F.H. Møller 1952
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 4-6,5(8) cm diametrokoa, hasieran globo-formakoa, gero ganbila eta ganbil-laua, batzuetan erdialdea zertxobait zapaldua, txapel-azala txapela bera baino handiagoa, zuntzexka-zetaduna, ertza barnera kiribildua, hasieran zurixka hondo horiaren gainean eta erdialdea purpura-morea, berehala hori okrea azalera osoan eta zuntzezkoa eta ezkata purpurak erdialdera.
Orriak: orriak oinetik berex, aski zabalak, hasieran zurixkak, gero gris arrosaxkak eta azkenean marroi ilunak, ertza zuri samarra.
Hanka: 4-6 x 0,8-1,2 cm-koa, zilindrikoa eta oinarria erraboilduna } 1,5 cm arte, zuntzezko-zetaduna, kofaduna, hasieran zuri horixka eta errizomorfo konkoloro batekin. Eraztuna fina da, beherantz, bakuna eta mintzezkoa. Oinaren goialdea eta eraztuna hori okre bihurtzen dira denborarekin edo manipulatuz gero, eta kolorea hori gorrixkagoa da oinarri aldera.
Mamia: zuri-horixka okre antzekoa txapelean, hori gorrixka zurtoinaren oinarri aldera. Schaefferren erreakzioa (+).
Mikroskopia: esporak elipsoidalak eta elipsoide zabalen formakoak, pareta lodia, }0,5μm-koa, unigutulatuak, 5,2-7 x 4-5,3 μm-koak, Q: 1,18-1,55. Basidioak tetrasporikoak, kali-formakoak, 20-25 x 6-8 μm-koak. Keiloziztidioak ugari dira, kali zabalen formakoak, udare-formakoak, ia globo-formakoak, gutxitan trenkatuak, 20-35 (50) x 8-18 (22) μm-koak. Txapel-azala hifa paraleloez osatua, 2,5-8 μm diametrokoa, trenkadadunak eta begiztarik gabe, hifa oleifero ugari.
Habitat: itsas pinuaren inguruan, dunen atzealdean, lur hondartsuan.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus luteomaculatus
Agaricus luteomaculatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus luteomaculatus
Agaricus luteomaculatus
Agaricus luteomaculatus
Agaricus luteomaculatus

Bilketen mapa