Agaricus xanthodermus
Herri izena
- Euskeraz: Xantoderma
- Gazteleraz: Agárico amarilleante
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: xanthodermus
- Egilea: Genev. 1876
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Txapela: 5-10 cm diametrokoa, hasieran globo-formakoa, tronko-enbor formakoa, batzuetan gingil-itxurako izurrak, gero ganbila, txapel-azal leuna edo zuntzeska-zeta antzekoa, zuria edo krema-grisaxka samarra bereziki diskoan. Hori-kromoa igurztean, gero okre-grisaxka.
Orriak: orriak oinetik berex, ez oso zabalak, finak, gutxi bereiziak, hasieran argiak, gero arrosa-haragi kolore polit bat denbora luzean eta marroi beltzaxka samarra zahartzean. Ertza antzu samarra.
Hanka: 6-12 x 0,8-1,5 cm-koa, zilindrikoa, erraboilduna, adarkatu eta kofadun samarra. Errizomorfo motz bat izan dezake, zuria eta azalera leunarekin, igurztean biziki horitu egiten da oinarrian, eta gero kolore arre-arrosa, arre-grisaxka hartzen du. Eraztuna goialdean, sendoa, konplexua, ertz bikoitza hautsi samarra, batzuetan trazu edo hortz ilara bat baino gehiago.
Mamia: zuria edo arrosa samarra, hori-kromoa oinaren oinarrian, gero arre-arrosa eta geroago arre-grisaxka. Fenol edo tinta usain handia, iodo usain pixka bat lehortzean. Erreakzio handia karpoforo osoan, erreakzio horia alkoholarekin.
Mikroskopia: esporak 5-6,5 x 3,5-4 μm-koak. Basidioak tetrasporikoak, 20-30 x 6-8 μm-koak. Keilozistidioak globo-formakoak eta motzak, borra zabalaren formakoak, (10)15-20(25) x 8-15(18) μm-koak.
Habitat: soro ongarrituetan, lorategietan eta baso txikien ertzetan ateratzen da bereziki.
Jateko balioa: pozoitsua.