Agaricus menieri

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: menieri
  • Egilea: Bon 1981
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 5-8 cm diametrokoa bildutako aleetan, hemisferikoa gehiago edo gutxiago kono-enbor formakoa, azkenean lauganbila, zuntzezkoa-zetaduna, zuria edo erdialdea grisaxka, batzuetan kolore nabar-arrosa ertz aldera.
Orriak: orriak oinetik berex, estuak, hasieran zuri-arrosaxkak, gero nabar-beltzaxkak, zabalak, txapelaren ertzaren muturrean kamutsa ale helduetan.
Hanka: 8-10 x 1,5-3 cm artekoa, } kali-formakoa, ia fusiformea, batzuetan zilindrikoa eta oinarria zola-lodia, sustraitxo fin batekin, hareatsua, zuria, oinarrian horixka, gutxi gora-behera fenol usaina, ebakitzean oinarriak } hori edo hori-azafrai kolorea hartzen du. Eraztuna besokoaren formakoa, ertz bikoitza, oinari itsatsia, baina behealdea berez.
Mamia: zurixka edo gorrixka zurtoin punta aldera, horia hori-azafrai kolorea, geroago zur kolore gorrixka bihurtzen da. Tinta-fenol usaina, batzuetan anis usaina.
Erreakzio makroskopikoak: alkohola (-) karpoforo osoan. KOH oinaren azalean eta txapela hori bizia. Schaefferren erreakzioa gehiago edo gutxiago soilik zurtoinaren oinarriaren azalean. Beharbada erreakzio positiboak (+) azalduko luke deskribapen batzuetan azaltzen den anis usain hori.
Mikroskopia: esporak 7-9(11) x 5,5-7 μm-koak, gehienak gutula handi batekin. Basidioak gehienak tetrasporikoak, batzuk bisporikoak, 22-28 x 9-10(11) μm-koak. Keilozistidioak udare-formakoak, 17-25(30) x 8-12(18) μm-koak.
Habitat: dunak.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus menieri
Agaricus menieri
Agaricus menieri
Agaricus menieri
Agaricus menieri
Agaricus menieri

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus menieri

Bilketen mapa