Agaricus laskibarii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: laskibarii
  • Egilea: L.A. Parra & P. Arrill. 2002
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Txapela: 5,5-9 cm diametrokoa, hasieran hemisferiokoa, arrautza antzeko forma, gero ganbila, titidun kamutsa-lautua, txapel-azala zuntzezkoa, zuri grisaxka-grisa, alde batzuk zurixkak, grisa edo nabarra erdialdean. Mamia ez oso lodia, 0,5 cm artekoa ale helduenean.
Orriak: orriak oinetik berex, txapelaren mamiaren lodiera baino zabalagoak, 0,7 cm arte ale helduenean. Hasieran zurixkak, gero gris arrosaxkak, eta azkenean, marroi ilunak eta ertza argiagoa.
Hanka: 10,5 x 0,8-1 (1,8 cm oinarrian) artekoa, zuria, zetaduna, kali-formakoa ale gazteetan, zilindrikoa eta oinarria ia erraboilduna ale helduetan, zuzena edo pixka bat andarkatua, leuna edo pixka bat irregularra, betea, muinduna-kofaduna erdialdera eta errizomorgo bat agerian. Azalak kolore arrosaxka hartzen du igurtzean, hasieran horia, oso argia oinarri aldera, berehala arrosa zikina eta 8-10 minutura gorri-nabarra, ez oso bizia. Eraztuna: goialdean, mintzezkoa eta iraunkorra, A. xanthodermus motakoa, ertz lodia eta bikoitza, ezkata linealak, zuria, ukitzean ez da horitzen.
Mamia: zuria ebakitzean, hasieran hori oso argia zurtoinaren oinarrian, 2-3 minutura arrosa zikin bihurtzen da bere luzeraren 2/3 inguru arte eta argiagoa punta aldean. 8-10 minutura gorri-nabar bilakatzen da, ez oso bizia. Usain garbia eta bizi samarra, fenol-tinta usaina. Erreakzio makrokimikoak: alkohol negatiboa karpoforo osoan, KOH hori bizia karpoforo osoan, Shafferren erreakzio gurutzatua negatiboa.
Mikroskopia: esporak, marroiak espora-jalkinean, elipsoideak , 5,8-8,5 x 5-6 μm-koak. Basidioak, tetrasporikoak, bisporiko baten bat, 18-30 x 7-10 μm-koak. Keilozistidioak oso dira ugari, 20-65 x 7-16 μm-koak, fusiformeak, borra-formakoak, ia zilindriko burudunak, gehienak gardenak, zenbaitetan arre-gris batzuk.
Habitat: aleak kostaldeko dunetan hazten dira, oina hondarraren barnean dutela.
Jateko balioa: balio gabea.

Argazkiak

Agaricus laskibarii
Agaricus laskibarii
Agaricus laskibarii
Agaricus laskibarii

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus laskibarii
Agaricus laskibarii

Bilketen mapa