Cystolepiota bucknallii

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna kirastuna
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cystolepiota
  • Espeziea: bucknallii
  • Egilea: (Berk. & Broome) Singer & Clémençon 1972
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Txapela: txikia 1-2,5 cm-koa. Azala hasieran lila kolorekoa izaten da, zahartzerakoan zurbilduz zurixka krema kolorea hartzeko jopera izaten du.
Orriak: askeak eta krema kolorekoak.
Hanka: txapelaren kolorekoa izaten da eta oinarrian lila iluna; eraztun
mintzairarik gabe, baina zenbaitetan eraztun moduko zona azaltzen da pikorduna eta matazatsua.
Mamia: zurixka, gas usain desatsegina duena.
Mikroskopia: espora-jalkina zurixka, elipsoidaleak, 7,5-9 x 3-3,5 μm.
Habitat: udan eta udazkenean ateratzen da konifero eta hostozabal basoetan, batez ere leku hezeetan eta lurzoru azidoetan. Espezie hau nahiko urria da.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Cystolepiota bucknallii
Cystolepiota bucknallii
Cystolepiota bucknallii
Cystolepiota bucknallii
Cystolepiota bucknallii
Cystolepiota bucknallii

Bilketen mapa