Lepiota oreadiformis

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna leuna
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: oreadiformis
  • Egilea: Velen. 1920
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 3-5 cm artekoa. Hasieran kanpai-itxura du eta gero ganbila edo lautua bihurtzen da erdian titi zabala garatu arte. Azala lehoi-kolorekoa edo gorrizta izaten da erdian eta ertza, aldiz, argiagoa izaten du; zurikrema kolorekoa eta eraztunen arrasto zurien eraginez oxkarratua.
Orriak: zuriak dira, askeak eta hertsiak.
Hanka: tamaina 4-9 x 0, 4-0,8 cm artekoa. Zilindrikoa da, oinarrian lodiagoa. Eraztunaren gainetik zurixka izaten da eta oinarrian azala ezkata haritsuez apaindua izaten du. Eraztuna galkorra da eta txapelari itsatsita dagoenean bakarrik ikusten da.
Mamia: mehea eta hauskorra da, txapelekoa zuria eta hankakoa arrosa-kolorekoa. Usain eta zapore oso ahulak.
Mikroskopia: espora-jalkina krema kolorekoa, espora eliptikoa, 10-14 x 4,5-6 μm.
Habitat: udan eta udazkenean hazten da belardietan edo basoertzetako belardietan.
Jateko balioa: oso pozoitsua da.
Marasmius oreades espeziearekin nahas daiteke, baina hau borobilean jarritako talde handiak osatuz hazten da eta ez talde txikiak osatuz; orriak oso bakunak ditu, ez du eraztunik eta hanka oso elastikoa du.

Argazkiak

Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis
Lepiota oreadiformis

Bilketen mapa