Lepiota magnispora

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Lepiota de espora espolonada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: magnispora
  • Egilea: Murrill 1912
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 5-7 cm artekoa. Hasieran kanpai-itxura du eta gero zabaldu egiten da marroi-okre koloreko titi ikusgarria garatu arte. Gainerakoa kolore zuriaren gainean ezarritako hori-okre koloreko ezkatez apaindua izaten du. Errezelaren arrastoen eraginez litsez jositako ertza izaten du.
Orriak: askeak dira, hertsiak eta irregularrak. Hasieran zuriak dira eta gero krema-kolorea hartzen dute.
Hanka: tamaina 5-10 x 0,6-1,2 cm artekoa. Zilindrikoa da, batzuetan kurbatua eta oinarrian lodiagoa. Eraztunaren aldetik oinarriraino txapelaren arrastoez estalita egoten da. Eraztun galkorra du, ez mintzairea.
Mamia: mehea da, txapelekoa zuria da eta hankakoa arrosa-kolorekoa. Ez du ia usainik eta zaporea nahiko gozoa du.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora eliptikoa, 15-20 x 4-7 μm.
Habitat: udan eta udazkenean hazten da batez ere konifero basoetan
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Lepiota magnispora
Lepiota magnispora
Lepiota magnispora
Lepiota magnispora

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota magnispora
Lepiota magnispora
Lepiota magnispora

Bilketen mapa