Lepiota lilacea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lepiota
  • Espeziea: lilacea
  • Egilea: Bres. 1892
  • Jangarritasuna: Pozoitsu hilkorra/Venenosa mortal

Deskribapen testua

Txapela: diametroa 2-5 cm artekoa. Hasieran kanpai-itxura du, ganbila eta azkenik laua bihurtzen da erdian lila-purpura koloreko titi batekin. Ertzean kolore zuriaren gainean ikusgarriak bilakatzen diren arrosa-lila koloreko ezkata txikiak ditu.
Orriak: askeak dira, hertsiak eta orriska tartekatuekin.
Hanka: tamaina 1,5-4 x 0,3-0,8 cm artekoa. Zilindrikoa da, eraztunaren gainetik zurixka eta oinarrian ardo-kolore arrosakoa. Eraztun mamitsu iraunkorra du, gainean zurixka eta azpian morea edo grisa, kearen kolorekoa.
Mamia: txapelekoa zuria da eta hankako oinarrian gorrista. L. cristata espeziaren usaina du.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora eliptikoa, 4,5-5 x 2,5-3 μm
Habitat: udan eta udazkenean hazten da hostozabal eta konifero basoetan, lorategietan eta gainerako belardietan.
Jateko balioa: hiltzailea.

Argazkiak

Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea
Lepiota lilacea

Bilketen mapa