Leucoagaricus americanus

Herri izena

  • Euskeraz: Galanperna amerikarra
  • Gazteleraz: Lepiota de Bresadola

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Leucoagaricus
  • Espeziea: americanus
  • Egilea: (Peck) Vellinga 2000
  • Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa

Deskribapen testua

Basidioma: 7-12 cm-ko Ø-ko txapela, gaztetan ia zilindrikoa, amaieran zabaldua. Ertz ildoduna. Kutikula ezkataduna, disko marroi-okre argia.
Orriak: askeak, hasieran zuriak, gero horixkak.
Hanka: fusiformea, soropildua, haritsua, marroi gorrixka argia. Eraztun zuria barrualdean eta marroia ertzean.
Mamia: zuria, ebakitzean azafrai-hori kolorera biratzen dena, gero marroi laranjatua. Usain eta zapore arina.
Mikroskopia: esporak oboideak, hialinoak, 8,5-12 x 6-7,5 µm-koak.
Habitat: leku ongarrituetan edo egur hondarretan.
Jateko balioa: toxikoa izan daiteke.

Argazkiak

Leucoagaricus americanus
Leucoagaricus americanus
Leucoagaricus americanus
Leucoagaricus americanus

Bilketen mapa