Panaeolus papilionaceus

Herri izena

  • Euskeraz: Orribeltz nabarra
  • Gazteleraz: Panaeolo mariposa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Panaeolus
  • Espeziea: papilionaceus
  • Egilea: (Bull.) Quél. 1872
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1,5-4 cm-ko Ø-ko txapela, oboidea, gero konikoa eta kanpai formakoa. Ertz luzakinduna eta gainezkatua, errezelaren hondar triangeluar zuriak dituena. Kutikula laua, apur bat zimurtua ertzean, distiratsua, ez-lirdingatsua, oliba-grisetik gris belzkarara.
Orriak: gutxi estutuak, adnatuak, sabeldunak, zabalak, grisak edo gris belzkarak oliba koloreko hondoaren gainean. Ertz antzua eta zuria.
Hanka: 6-14 x 0,2-0,4 cm-koa, zilindrikoa, zuzena, hutsa, txapelaren kolore berekoa, argiagoa goialdean.
Mamia: mehea, hauskorra, grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan beltzak, eliptikotik limoi formara, leunak, ernetze porodunak, 13-19 x 9-12 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera larreetan, bidertzetan eta animalien gorotzetan.
Jateko balioa: toxikoa eta haluzinogenoa.

Argazkiak

Panaeolus papilionaceus
Panaeolus papilionaceus
Panaeolus papilionaceus
Panaeolus papilionaceus
Panaeolus papilionaceus
Panaeolus papilionaceus

Microscopiak / Mikrofitxak

Panaeolus papilionaceus

Bilketen mapa