Conocybe aurea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Conocybe
  • Espeziea: aurea
  • Egilea: (Jul. Schäff.) Hongo 1963
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-3 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta kanpai formakoa, gero ganbila. Ertz ildoduna. Kutikula higrofanoa, marroi-laranja bizia edo kromo-horia, zurbilagoa ertzean.
Orriak: adnatuak, horiak edo okre-hori biziak, amaieran ilunagoak.
Hanka: zilindrikoa, 4-8 x 0,3-0,4 cm-koa, luzeka ildaskatua, apur bat erraboilduna, zuri-krema kolorekoa okrez orbandua.
Mamia: urria, krema zurixka kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora okre horixkak piloan, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 10-13 x 6-7 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udan eta udazkenean ateratzen da parke eta lorategietan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Conocybe aurea
Conocybe aurea
Conocybe aurea

Microscopiak / Mikrofitxak

Conocybe aurea

Bilketen mapa