Conocybe singeriana

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Conocybe
  • Espeziea: singeriana
  • Egilea: Hauskn. 1997
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-4 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta kanpai formakoa, gero ganbila, inoiz ez laua, ildoduna ertzean. Kutikula higrofanoa, laua, iletsua lupaz begiratuta, kafesne kolorekoa edo okre horixka, laranja grisaxka lehortzean, zurbilagoa ertzean.
Orriak: adnatuak, horiak edo okre-hori zurbilak, amaieran kanela-marroi kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, 5-10 x 0,2-0,4 cm-koa, luzeka ildaskatua, apur bat erraboilduna, ez-sustraitzailea, hori-laranja kolorekoa okrez orbandua.
Mamia: urria, hori-laranja, zapore eta usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora okre horixkak piloan, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 12-19 x 9-12 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udan eta udazkenean ateratzen da behi gorotzetan edo humus eta egur ustel ugariko lurzoruetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Conocybe singeriana
Conocybe singeriana

Microscopiak / Mikrofitxak

Conocybe singeriana

Bilketen mapa