Cyclocybe cylindracea
Herri izena
- Euskeraz: Makal-ziza
- Gazteleraz: Seta de chopo
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Cyclocybe
- Espeziea: cylindracea
- Egilea: (DC.) Vizzini & Angelini 2014
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Basidioma: 4-11 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikotik ganbil zabaldura. Kutikula lehorra, zimurtua, marroitik krema-zuri kolorera. Ertz inbolutua edo inkurbatua.
Orriak: itsaskorrak edo sasidekurrenteak, estutuak, zurixkak eta tabako-marroi kolorekoak esporak umotzean; argiagoak ertzean.
Hanka: 4-12 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, estutua oinean, betea, gogorra, zurixka hasieran eta gero arrea. Eraztun zurixka, minzkara eta iraunkorra.
Mamia: zuria, trinkoa, irin zaharminduaren usaina eta zapore gozoa eta atsegina.
Mikroskopia: esporak leunak, eliptikoak, ernetze porodunak, batzuetan gutuladunak, marroiak piloan, 8-11 x 5-6,5 µm-koak.
Habitat: soropilduna, gaitzak jotako hostoerorkorren motzondo eta zuhaitzetan, Populusean gehien bat.
Jateko balioa: oso jangarri ona. Hankak baztertu, eta leku garbietako aleak bakarrik jaso behar dira. Arreta handia jarri behar dugu erabat hilgarria den Galerina marginatarekin ez nahasteko.