Agrocybe arvalis

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agrocybe
  • Espeziea: arvalis
  • Egilea: (Fr.) Heim & Romagn. 1934
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 1-4,5 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila eta berehala lautua. Kutikula laua edo apur bat zimurra, higrofanoa, arre horixka kolorekoa, eta lehortzean, beix-arrera zurbildua.
Orriak: adnatuak edo sasiaskeak, kolore arrekoak.
Hanka: zilindrikoa, 3-10 x 0,2-0,5 cm-koa, zurixkatik marroi horixkara, sustraitzailea. Kanpotik beltza eta barrutik zuria den esklerozioari lotuta dago.
Mamia: urria, krema zurbil koloretik okrera. Irin zaporea eta usaina.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, horma lodikoak, ernetze porodunak, 9-12,5 x 5-6,5 µm-koak. Tabako-marroi koloreko espora jalkina.
Habitat: urria, udatik udazkenera ateratzen da soro eta lorategietan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Agrocybe arvalis
Agrocybe arvalis
Agrocybe arvalis
Agrocybe arvalis

Microscopiak / Mikrofitxak

Agrocybe arvalis
Agrocybe arvalis

Bilketen mapa