Protostropharia semiglobata

Herri izena

  • Euskeraz: Gorotz-sorgin txikia
  • Gazteleraz: Estrofaria semiglobosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Protostropharia
  • Espeziea: semiglobata
  • Egilea: (Batsch) Redhead, Moncalvo & Vilgalys, 2013
  • Jangarritasuna:

Deskribapen testua

Basidioma: 2-4 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikotik ganbilera. Kutikula laua, lirdingatsua giro hezean eta distiratsua lehortzean, krema horixkatik okre horixkara.
Orriak: adnatuak, oso zabalak, grisetik purpura-marroira, belzkarak esporak umotzean. Zurbilagoak ertzean.
Hanka: 5-11 x 0,2-0,5 cm-koa, zilindrikoa, luzea, hutsa, horixka, zurbilagoa eraztunaren gainean eta lirdingatsua horren azpian. Eraztun minzkara, mehea, igarokorra, esporen eraginez belztua.
Mamia: mehea, hori zurbila, ilunagoa hankan. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan beltza-moreak, elipsoideak, leunak, horma lodikoak, ernetze porodunak, 16-20 x 9-11 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, behi edo zaldi gorotzetan eta gai organiko askoko larreetan.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata

Microscopiak / Mikrofitxak

Protostropharia  semiglobata
Protostropharia  semiglobata

Bilketen mapa