Pseudosperma rimosum

Herri izena

  • Euskeraz: Inozibe arrunta
  • Gazteleraz: Inocibe cónico

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Pseudosperma
  • Espeziea: rimosum
  • Egilea: (Bull.) Matheny & Esteve-Rav., (2019)
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 3-7 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta kanpai formakoa, gero lautua, titi kamutsekoa. Kutikula lehorra, okre horixka tonu gorrixkekin. Haritsu erradialek itxura ildoduna ematen diote.
Orriak: adnatuak, estutuak, hori berdexkaz orbanduak esporak umotu aurretik, gero tabako-marroi kolorekoak, zurbilagoak ertzean.
Hanka: 4-10 x 0,4-1,5 cm-koa, zilindrikoa, zurixka eta lasto kolorekoa. Hondoaren kolorearen gainetik luzetarako haritsu zurixkak nabarmentzen dira.
Mamia: zurixka, haritsua. Esperma usaina eta zapore garratz samarra.
Mikroskopia: esporak piloan tabako-marroiak, elipsoidalak, leunak, 9,5-15 x 5,5-8 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan eta baita parke eta lorategietan ere.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum

Microscopiak / Mikrofitxak

Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum
Pseudosperma rimosum

Bilketen mapa