Inosperma calamistratum

Herri izena

  • Euskeraz: Inozibe zolaurdina
  • Gazteleraz: Inocibe con base de pie azul

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Inosperma
  • Espeziea: calamistratum
  • Egilea: (Fr.) Matheny & Esteve-Rav., (2019)
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 3-5 cm-ko Ø-ko txapela, kanpai formakoa, gero ganbil-laua. Txapelaren antzera, arre ilunak diren arantza kizkurrek estalia.
Orriak: maxurratuak, estutuak, arre ilun samarrak.
Hanka: zilindrikoa, zurruna, larrukara, ezkataduna, urdin berdexka kolorekoa oinean.
Mamia: txapelekoa zurixka da, baina gorritu ohi da. Fruta edo erretxin usain atsegina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, 9-13 x 4,5-6 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean koniferoen azpian.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Inosperma calamistratum
Inosperma calamistratum
Inosperma calamistratum
Inosperma calamistratum

Microscopiak / Mikrofitxak

Inosperma calamistratum
Inosperma calamistratum
Inosperma calamistratum

Bilketen mapa