Inocybe napipes

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Inocibe de pie bulboso

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Inocybe
  • Espeziea: napipes
  • Egilea: J.E. Lange 1917
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-6 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran konikoa eta kanpai formakoa, gero ganbil-lautua, erdian titi nabarmena duena, hur-marroi kolorekoa, ilunagoa erdialdean.
Orriak: adnatuak, zuri grisaxkak gaztetan, apur bat marroiak umotutako esporen eraginez.
Hanka: 4-7 x 0,5-1 cm-koa, zilindrikoa, marroi argia, haritsu samarra eta erraboil zurixkan amaitua.
Mamia: urria, hauskorra, marroi zurbila. Zapore gozoa eta esperma usaina.
Mikroskopia: esporak piloan marroi-grisak, konkordunak, 8-12 konkor dituztenak, 8-10,5 x 5,5-7,5 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udan eta udazkenean ateratzen da koniferoen basoetan, Larix eta Picean batik bat.
Jateko balioa: toxikoa izan daiteke.

Argazkiak

Inocybe napipes
Inocybe napipes

Microscopiak / Mikrofitxak

Inocybe napipes

Bilketen mapa