Cortinarius cinnamomeoluteus
Herri izena
- Euskeraz: Sare kanelakolorea
- Gazteleraz: Cortinario color canela
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Cortinarius
- Espeziea: cinnamomeoluteus
- Egilea: P.D. Orton 1960
- Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa
Deskribapen testua
Basidioma: 3-6 cm-ko Ø-ko txapela, koniko eta kanpai formakoa, berehala zabaldua, titiduna eta ezkataduna. Kutikula matea, lehorra, oliba-marroitik marroi gorrixkara.
Orriak: estutuak, maxurratuak, urre-horitik kanela-laranjara, zurbilagoa ertzean.
Hanka: zilindrikoa, hutsa, urre-horia, oinean orban laranja gorrixkak dituena. Errezel horia edo marroi gorrixka.
Mamia: hori berdexka. Iodo edo errefau usaina.
Mikroskopia: esporak marroiak, garatxodunak, 7-9 x 5-6 µm-koak.
Habitat: arrunta konifero eta hostozabaletan.
Jateko balioa: toxikoa izan daiteke.