Cortinarius croceus
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Cortinarius
- Espeziea: croceus
- Egilea: (Schaeff.) Gray 1821
- Jangarritasuna: Susmagarria/Sospechosa
Deskribapen testua
Basidioma: 2-5 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero laua, titi zabala eta kamutsa duena. Kutikula lehorra, arre horixka edo oliba-arrea isla gorrixkaz.
Orriak: itsaskorrak, meheak, limoi-hori edo azafrai-hori kolorekoak, esporak umotzean kanela-arrea.
Hanka: zilindrikoa, hasieran betea, gero hutsa, orrien antzeko kolorekoa. Errezel horixka eta igarokorra.
Mamia: horixka, iodo usain apur bat duena.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 6-9 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: udazkenean, koniferoen azpian nagusiki.
Jateko balioa: toxikoa izan daiteke.