Galerina atkinsoniana

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Galerina
  • Espeziea: atkinsoniana
  • Egilea: A.H. Sm. 1953
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 0,3-1,5 cm-ko Ø-ko txapela, konikoa eta kanpai formakoa, gero ganbila. Kutikula higrofanoa, laua, hori okrekara edo krema-beix kolorekoa hezetasun mailaren arabera. Ertz ildaskatua gardentasunez.
Orriak: adnatuak, bananduak, krema-okre kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, 2,5-4,5 x 0,1-0,2 cm-koa, kofaduna, elastikoa, krema horixkatik marroi gorrixkara, haritsu fin zurixkez luzeka estalia.
Mamia: urria, hauskorra, horixkatik krema okrekarara. Belar usain apala eta zapore gozoa.
Mikroskopia: espora piloan marroi gorrixkak, eliptikotik obalatura, meheki garatxodunak, batzuetan gutuladunak, 10-13 x 6-7,5 µm-koak.
Habitat: oso urria, udan eta udazkenean ateratzen da leku hezeetan; goroldioan batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Galerina atkinsoniana
Galerina atkinsoniana
Galerina atkinsoniana
Galerina atkinsoniana

Microscopiak / Mikrofitxak

Galerina atkinsoniana
Galerina atkinsoniana

Bilketen mapa