Crepidotus cesatii
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Crepidotus
- Espeziea: cesatii
- Egilea: (Rabenh.) Sacc. 1877
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 0,2-2 cm-ko Ø-ko txapela, giltzurrun edo kopa formakoa, ertz bildua eta meheki ildoduna edo errenkaduna. Kutikula ileduna edo ilupaduna, zuri-krematik okrera.
Orriak: bananduak, askeak, krema izokin kolorekoak hasieran eta marroi horixkak tonu arrosekin esporak umotzean.
Hanka: ez dauka.
Mamia: urria, zuria, zapore garratza eta usain nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora marroi gorrixkak piloan, eliptikotik sasiglobo formara, meheki garatxodunak, 6-9 x 5-7 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean koniferoen eta hostozabalen egur hilean eta baita beste landare batzuetan ere, hala nola Rubus eta Rosan.
Jateko balioa: ez da jangarria.