Merismodes anomala
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Merismodes
- Espeziea: anomala
- Egilea: (Pers.) Singer 1975
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputz hankagabeak, kopa ñimiñoen formakoak, 0,2-0,5 mm-ko zabalera eta 0,1-0,3 mm-ko altuera. Barrualde edo himenoforo laua eta okre-krema kolorekoa. Kanpoaldea, berriz, marroia da eta karpoforoaren azal osoa estaltzen duten ile gorakorrek eratua.
Mamia: urria, tinkotasun bigunekoa fresko dagoenean eta gogorra lehortzean, usain eta zapore hautemanezina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 8-9,5 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: urte osoan hostozabalen egurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria.